XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lan egindako orduetatik kanpora geratzen dira:

- Ordu ordainduak baina lan egin gabekoak, urteko oporraldi ordainduak, jaiegun ordainduak eta gaixotasunagatiko bajak.

- Otordu-denboretako etenaldiak.

3.Salmentak guztira (3.1 + 3.2)

Hemen sartzen dira merkaturatutako gehi establezimenduak egindako bigarren mailako iharduerei dagozkien ondasunetako sarreren balioak guztira.

3.1 . Berriro saltzeko merkantzien salmentak.

Enpresak erositako eta, eraldaketa handirik gabe, berriro saldutako merkantzien salmentatik ateratzen den fakturazioaren balioa.

Enpresak fakturatutako salmenta guztien totala sartzen da hemen, berak kobratu duen ala ez kontutan hartu gabe, eta fakturaren guztizko prezioaren arabera baloratuta, barruan sartuz zerga bereziak eta kanpoan utziz BEZ erasan fakturatua.

Ez da barruan sartuko itzuliak izan diren merkantzien balioa.

3.2. Ustiapenari lotutako sarrerak.

Establezimenduak berak fabrikatutakoen eta hondakin eta ontzikien salmentatik edo zerbitzu jakinen prestaziotik ateratzen diren diruak sartzen dira hemen.

4. Erosketak guztira (4.1. + 4.2.)

Birsaltzeko merkantzien erosketa eta bestelako erosketa guztien batura da.

Urtean egiaz egindakoak kontsignatuko dira, saldu ala ez saldu.

4.1 . Berriro saltzeko merkantzien erosketak.

Eraldatu gabe ala merkataritzan usuzkoak diren eraldaketak eginda saltzeko diren merkantziak erosteko gastua sartzen da.

Erreferentziako denboraldian irmotan erositakoak kontatzen dira, gordailutan erositakoak berriz, erreferentziako epealdiaren barruan sáltzen direnean bakarrik kontatuko diren bitartean.

Kostuko prezioan baloratzen dira fakturako zenbateko totalaren arabera, BEZ jasan kengarria sartu gabe.

BEZ jasan kenduezina erosketa-kontu handiago bezala kontatuko da.

Ez dira hemen sartuko erosi eta gero hornitzaileei berriro bueltatu zaizkien merkantziak, ezta deskontu, beherapen eta komisioak ere.